Hi gazte! dinamikaren lehenengo saioa egin zuten martxoan Arrasaten, eta bigarren dinamikarekin etorriko dira bihar, egubakoitza, azken bi astetan Gipuzkoako herrietan barrena ibili eta gero. "Zarautzen, Tolosan, Andoainen, Azpeitian... Izan gara egunotan. Oraingoan ere ikasleak eurak dira protagonista eta saio presentzialen aldeko apustua egin dugu, nahiz eta pandemia egoeran hori ez den batere erraza. Hala, segurtasun neurriak gehiago zorroztu ditugu eta taldeak murritzagoak dira". Hori horrela, lehenengo dinamikan baino herri gehiagotan dabiltza saioak egiten: "Ez ditugulako ikasleak herri batetik bestera mugiarazi nahi", adierazi dute antolatzaileek.
Hala, gazteek bigarren saio hauetan Iratxe Aguilera (Kai Nakai) eta Maialen Sorzabalbere dituzte gidari lanetan. Bigarren saio honetan ikasleek ikasiko dute ikus-entzunezko bat egiterako orduan ze garrantzitsua den aurretik ideia bat izateak, argiztapenak, lokalizazioak, ze formatutan grabatuko duten jakiteak... Eta sare sozialetan arduraz jokatzeak duen garrantzia ere landuko dute modu dinamikoan.
Bada, bihar Arrasaten 11:00etan hasiko duten saioan Arizmendiko ikasleak izango dira. "Aipatu moduan, segurtasun neurriak zorroztuz ikasleak ez ditugu autobusean batera eta bestera ibiliko, Arizmendiko Arrasateko ikasleekin egingo dugu saioa".
Bigarren dinamikarekin egin dituzten saioak:
- Eibarko saioak eman zuena, hemen.
- Andoaingo saioa, hemen.
- Tolosako saioan jakinarazi zuen epaimahaiak nork irabazi duen lehen dinamikako saria, Iphone 12a. Hemen.
- Zarauzko saioak eman duena, hemen.