Maiatzaren 8an igoko ditu 'Izan Bidea' ekimenak tontorrik esanguratsuenak

Maider Arregi 2021ko api. 27a, 12:27

Eguraldia medio, urriaren 3an bertan behera geratu zen Izan Bidea dinamika. Hala, datorren maiatzaren 8an Euskal Herriko 650 tontor esanguratsu igotzeko deia egin du Sarek. "Tontor ezagunenak igoko ditugu preso eta iheslarien etxeratzearen alde, eta elkarbizitza eta bakearen alde". Debagoienean 28 tontor igoko dituzte.

"Inoizko erronkarik handiena"

"Maiatzaren 8an inoizko erronka handiena ezarri diogu gure buruari eta Euskal Herriko herritarrei; guztion arten, egun berean, Euskal Herriko 650 mendi igo eta tontorretara gure aldarria eramatea. Ekimen eder eta esanguratsua egitea da gure asmoa, argi erakusteko urratsak emateko prest gaudela, maldan gora edo behera, baina guztiok batera, egoera honekin behin betiko amaitzeko. Preso eta iheslarien etxeratzearen alde, eta elkarbizitza eta bakearen alde dei egiten diegu herritarrei".

Gizarte aktibazioa eta instituzioekiko lanketa uztartuz, preso eta iheslarien auziari behin betiko irtenbidea eman nahi diola dio Sarek: "2020ko maiatzean Izan Bidea aurkeztu genuenetik ia miloi bat kilometro egin ditugu urtebete baino gutxiagoan, pandemiaren urte aldrebes honetan, izena-eman dugun ia 4500 pertsonen artean. Dinamika honek, euskal presoen eta iheslarien etxeratzearen alde, baita ere elkarbizitza eta bakearen alde gauden herritarrak batzeko asmoa du, urratsak emanaz, bidea izan gaitezen". 

Debagoienean, 28 tontor

Herri bakoitzak bere antolaketa propioa du eta irteerek zein ekitaldi denek ez dute ordutegi bera izango; aitzitik, tontor guztietan eguerdi partean argazkiak aterako dituzte. Aldez aurretik izena eman beharko dute herritarrek herriko ohiko guneetara jota edo sare.eus helbidean.

 1. Oñati: Aloña, Andarto, Arranoaitz, Artzanburu eta Orkatzategi.

2. Arrasate: Udalatx eta Kurtzetxiki.

3. Aramaio: Tellamendi.

4. Antzuola: Trekutz eta Arrola.

5. Elgeta: Azkonabieta eta Egoarbitza.

6. Aretxabaleta: Aranguren, Arlutz, Erlaitz, Elorreta eta Murugain.

7. Eskoriatza- Leintz Gatzaga: Atxorrotz eta Mugarriluze.

8. Bergara: 

  • Angiozarretik: Irutontorreta eta Intxorta.
  • Osintxutik: Krabelinaitz
  • Plazatik: Asentzio, Landarraitz, Klabelinaitz, Kurutzebakar, Irukurutzeta eta Elosumendi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak