Energia eta dirua aurrezteko online tailerra antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko api. 27a, 09:45

Energia elektrikoaren transmisiorako plataforma.

Energia Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko on-line tailerra antolatu dute apirilaren 26rako, 18:00etan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak antolatu du tailerra, Debagoieneko Mankomunitatea eta eskualdeko udalerriekin elkarlanean. Aurretik izena ematea beharrezkoa da, eta honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaliz ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deituz: 943 16 41 72 / 605 75 76 87
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Gainera, 2021 urteko udaberrian zehar beste hainbat ON-LINE tailer eskainiko dira, guztiak energiaren aurrezpenarekin eta erabilera jasangarriarekin zerikusia dutenak:

  • Maiatzaren 13an: Energia berriztagarriak zure etxean…posible da!
  • Maiatzaren 27an: Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna
    irabazteko.
  • Ekainaren 9an: Ibilgailuak elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak