Ikasleen ebaluazio eta ikaskuntza prozesuen gaineko solasaldia antolatu dute bihar Arizmendi ikastolan

Aitor martinez Gorosmendi 2021ko api. 26a, 13:16

June Anduaga, Berrikuntza Pedagogikoko kidea.

Bihar, apirilak 27, 17:30ean, June Anduaga Arizmendi ikastolako Berrikuntza pedagogikoko lantaldeko kideak Alexia Educariak antolatutako Bazen behin... bere burua ebaluatzen zuen ikasle bat eztabaidan parte hartuko du.

Eztabaida Motores del Cambio ekimenean kokatuta dago, eta bertan hausnartuko da zein garrantzitsua den lehenik eta behin ebaluazio-sistema eraldatzea ikaskuntza-prozesuak eraldatzeko. Era berean, ikaslea bere ikaskuntza-prozesuan ahaldunduko duen ebaluazioa sustatzeko moduaz hitz egingo dute, bai eta ikasleak prestakuntza-ebaluazioan izango duen ebaluazio-rolaz ere.

Junerekin batera, Jaume Montsalvatge Escola Pia de Catalunyako pedagogia eta berrikuntza saileko arduraduna eta Minerva Porcel Fundació Jesuïtes Educacioko pedagogia eta berrikuntza zuzendaria izango dira. Neus Sanmartí irakasle, kimikari eta zientzien didaktikan adituak moderatzaile lanak egingo ditu.

Saioan parte hartzeko eta hezkuntzaren inguruko azken joerak jarraitzeko, esteka honetan eman behar da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak