Berbalagunen erronkako sariak banatu dituzte zozketa eran

Imanol Beloki Unamuno 2021ko api. 25a, 17:36

Erronkako sariak.

Berbalagun egitasmoko kideek euskaraz bizitzeko asmoz erronka ezberdinak egin dituzte bailara mailan, hiruhileko honetan. Arrasate, Bergara, Elgeta, Aretxabaleta eta Eskoriatzako taldeek hartu dute parte, guztira, 41 lagunek. 

Irratia, kultura, irakurketa, erosketak, musika… hizpide izan dituzte, bailarako Berbalagun taldetako kideek erronka hauetan. Zenbait proba egin izan behar dituzte parte-hartzaileek eta erantzunak bidali dituzten artean zozketa egin dute:

Zozketako saridunak honako hauek izan dira:

Arantza Gabiria taldea (Arrasate)

Mertxe Laskurain (Bergara)

Belen Arrondo (Bergara)

Jesus Angel Lamadrid (Aretxabaleta)

Izaskun Agirregabiria (Bergara)

Edurne Aranzabal (Bergara)

Musika eta liburuak euskaraz, produktuez betetako saskia… izan dira zozketan, sarien artean. Tartean, Amets Arzallusen Miñan liburua, edo Aretxabaleta dendako saski bat…

Hurrengoan izan behar

Eskoriatzarrek ere hartu dute parte erronkan, baina ez dute saririk jaso. Hala ere, laster beste lehiaketa bat izango dutela martxan adierazi dute Berbalagun taldekoek, eta ea orduan zorterik duten eskoriatzarrek gaineratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak