Iparra-Hegoa elkartearen Bizi gira... kutxa bira ekimena Argentinan abiatu zen martxoaren 20an eta munduko eta Euskal Herriko hainbat herritan barrena ibili ondoren, ekimenaren bukaera Seguran izango da maiatzaren 30ean; bezperan Urruñan egongo da kutxa. Gaur eguerdian Antzuolara iritsi da, Urretxu-Zumarragatik, eta harrera egin diote herritarrek. Bihar Aretxabaletara helduko da.

Amets Arzallus bertsolariak idatzitako mezua darama barruan kutxak eta euskara, euskal kultura eta herri nortasuna ditu ardatz. Antzuolak ere sartu du testutxo bat kutxa barruan.
