Aurrera egiteko, atzera begiratzea garrantzitsua dela nabarmendu dute Elgetan, gerrako umeen omenaldian

Imanol Beloki Unamuno 2021ko api. 24a, 13:52

Ekitaldi osteko talde argazkia.

Elgetako eta Antzuolako gerrako umeak izan dituzte gaur gogoan, Elgetako osoko bilkuren aretoan egindako ekitaldian. Pilar Gorrotxategi Basauri eta Jose Luis Arantzeta Arregi elgetarrak eta Azuzena eta Rosa Ortiz de Lejarazu antzuolarrak omendu dituzte. Oroigarriak, baina, beraien senitartekoek jaso dituzte, ekitaldi xume, baina, sentimenduz betetakoan.

Atzo, Bergaran eta Arrasaten egin zuten moduan, Elgetan, ete gerrako umeak omendu dituzte. Kasu honetan, baina, Elgetakoez gain, Antzuolakoak ere jaso dute aitortza, eta, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak josotako testigantzez betetako ikus-entzunezkoa ete ikusteko tartea hartu dute.

Ondoren, Iñigo Arregi eskultoreak egindako Eigaren Iturria izeneko oroigarri bana eman die eurei edo euren izenean jaso duten senideei.

Elgetako alkate Iraitz Lazkanok eta Antzuolako alkate Beñardo Kortabarriak ere hartu dute hitza ekitaldian, eta, aurrera egiteko atzera begiratzea garrantzitsua dela adierazi dute, besteak beste. Ekitaldia borobiltzeko, berriz, aurreskua dantzatu diete omenduen senitartekoei Elgetako plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak