Apirilak 26, Ikusgarritasun lesbikoaren nazioarteko eguna

Erabiltzailearen aurpegia EA Debagoiena 2021eko apirilaren 23a

Apirilak 26, Ikusgarritasun lesbikoaren nazioarteko eguna

Zer da lesbiana izatea?

 

Lesbiana izatea emakumea izatea da; emakumea izatea gizarteak markatzen dioenaz gaindi.

Egungo gizartea hiru zutabetan errotua dago; heteroaraua, patriarkatua eta kapitalismoa. Lesbianak horri guztiari aurre egiten dio, pertsona oso eta askea izateko borrokatzen duen bitartean. Horregatik diogu lesbiana izatea ez dela apeta edo gustu sexual kontua soilik, baizik eta desberdindu eta klasifikatu egiten gaituen gizarte hori aurre egiteko jarrera iraultzailea dela.

 

Eta jarrera hau mantentzea zaila, gogorra eta askotan etsigarria da, hainbeste aurreiritzi, arazo legal edo arrisku fisikori aurre egin behar baitzaio. Horregatik da behar-beharrezkoa lesbianismoa ikusaraztea. Jendarte sano eta askea nahi baldin badugu, nahi eta nahi ezkoa da Lesbiana izaera hori babestea, emakumea benetan bere buruaren jabe izan dadin, emakumea bera izan dadin, ZU IZATEKO.

 

Eusko Alkartasunatik beti bultzatuko dugu askeago, osoago eta justuagoa den gizartea eta pertsonak. Bide honetan, lesbianekin batera goaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak