Maiatzaren 16an ekingo diote Herriarteko Pilota Txapelketa jokatzeari

Maialen Santos 2021ko api. 21a, 21:15

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Herriarteko Txapelketaren kanporaketen zozketa egin du dagoeneko. Debagoiendarrek maiatzaren 16an eta 23an jokatuko dituzte final zortzirenak.

Federaziotik azaldu dute hamasei herritako pilotariak lehiatuko direla eskuz, hemezertzi gomazko paletaz, zazpi larruzko paletaz eta pala motzez, eta lau zesta-puntaz.

Eskuz arituko direnen artean daude bikote debagoiendarrak. Hain justu, maiatzaren 16an eta 23an ekingo diete final zortzirenak jokatzeari kadete, junior eta senior mailetan. Aretxabaletak Hernani hartuko du etxean joaneko neurketan, Oñatiko bikoteak Azpeitiakoen aurka arituko dira, eta Bergarak, azkenik, Astigarragako pilotariak hartuko ditu. Itzuliko neurketak ere jokatuko dituzte.

Irabazleak hurrengo fasera pasako dira; final laurdenetara, alegia. Maiatzaren 30etik aurrera jokatuko dira horiek, eta finala, bestetik, ekainaren 26an egingo dute.

Herriarteko Txapelketa 2009an irabazi zuen azkenengoz talde debagoiendar batek. Bergarak eskuratu zuen txapelketa, eta hernaniarrak izan ziren azpitxapeldun urte hartan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak