Oihana Kortazar, Peñon Xtrem trail probako bizkorrena

Hasier Larrea 2021ko api. 20a, 16:13

Irudia: Trail FEDME.

Espainiako Kopako lehen proba jokatu zuten asteburuan Sevillako Algamitas herrian. Elgetarra bakarrik izan zen gai hiru ordutik beherako denbora erdiesteko, 20,5 kilometro luze eta 2000 metroko desnibel positiboko lasterketan.

Bidexka gorabeheratsuz jositako lasterketetan ondo baino hobeto moldatzen dela erakutsi du berriz ere Oihana Kortazarrek. Espainiako Mendi eta Eskaladako Kirol Federazioak –FEDME– aurten antolatutako bost karreretako lehena jokatu dute asteburuan Sevillako probintzian, Algamitaseko haitzaren inguruan, eta emakumezkoetan nagusitasun handiz gailendu da elgetarra, 2 ordu, 58 minutu eta 57 segundo behar izan baititu ibilbidea amaitzeko. Bigarren Maite Maiora mendaroarra helmugaratu da,  3 ordu, 2 minutu eta 48 segundoko denborarekin.

Xabi Lete eta Iñigo Alzola, txukun

Euskal Mendizale Federazioko bost gizonezko ordezkarien artean bi debagoiendar lehiatu dira Sevillan: Xabi Lete oñatiarra eta Iñigo Alzola arrasatearra. Bata 13. postuan helmugaratu da, eta bestea, 28.ean.

Xabier Lete eta Iñigo Alzola, goitik eta ezkerretik hasita, hirugarren eta laugarren (EMF).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak