Pertsonen Berrikuntzaren Hilabetearen hirugarren edizioa ospatuko da Garaia Parke Teknologikoan

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko api. 21a, 09:33

Garaia Parke Teknologikoko ate irekiak.

Maiatzeko astearte guztietan, hainbat diziplinatako profesionalek tresnak, hausnarketak eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte, erakundek pertsonen kudeaketa, talentu, adimen emozional eta lidergoaren inguruko egoeretarako.

Lan egiteko eta lankidetzan aritzeko moduak aldatu egin direla azpimarratu du Garaia Parke Teknologikoak prentsa ohar baten bitartez: "Gaur egungo ingurune ziurgabe eta aldakorra geratzeko etorri da, eta horrek erronka garrantzitsuak dakarzkie erakundeei eta, batez ere, pertsonei. Ezin dugu ahaztu garai hauetan hainbat erakundetan garatzen ari diren irtenbide zientifiko eta teknologiko guztien atzean pertsona batzuk daudela beren talentua aplikatzen, soluzioak aurkitzeko, eta erabiltzaileak edo onuradunak daudela".

Pertsonen kudeaketaren profesionalek eskaini dezaketenari arreta jartzea ezinbestekoa iruditzen zaienez, maiatzeko asteartero, pertsonen eta erakundeen talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte. Jardunaldi hauetan parte hartzeko izena online eman beharko da, eta horretarako, beharrezkoa den informazio guztia Garaiaren webgunean egongo da.

Egitaraua honakoa da:

  • Maiatzak 4, 09:00-11:00: Amaia Munuera (WeBring): "Nola erakarri talentua eta ez hil saiakeran. Deskubritu nola bultzatu zure employer brandinga".
  • Maiatzak 11, 09:00-11:00: Judith Castillo (Equilia): "Nola gidatu balio partekatuek bultzatutako erakundeak?".
  • Maiatzak 18, 09:00-11:00: Alaitz Osa eta Romu Arteche (Kruce): "Lidergo transformazionalaren 5 ardatzak".
  • Maiatzak 25, 09:00-11:00: Zuriñe Altube: "Adimen emozionala, talentua garatzeko giltzarria".

Eskaintza, oro har, gizarte osoari zuzenduta dago, eta, bereziki, taldean lan egiten duten pertsonei: hainbat posizio eta eginkizunetatik Giza Baliabideetako profesionalei, erantzukizuneko karguak dituztenei eta jendaurrean edo hezkuntza sektorean lan egiten dutenei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak