Errenta aitorpena euskaraz aurkeztera animatu ditu herritarrak Gipuzkoako Foru Ogasunak

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko api. 20a, 10:55

Errenta mekanizatuko bulegoak jada ireki dira Gipuzkoan, eta Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak  2020ko Errenta kanpainan euskararen aldeko hautua egiteko dei egin die herritarrei.

Diputatuak azaldu duenez, pasa den urteko kanpainan 65.000 herritarrek aurkeztu zuten Errenta aitorpena euskaraz eta, gaur gaurkoz, 80.000 herritarrek dute eskatuta Ogasunarekin harremana euskaraz egitea.  “Gure helburua, ordea, da 2023rako 100.000 herritar izatea Ogasunarekin euskaraz egiten dutenak. Eta, horretarako, Errenta kanpaina baliatu nahi dugu, aukera ona da euskararen aldeko hautua egiteko; bulegoetan, internet bidez edota proposamena onartzerako orduan”, esan du diputatuak.

Peronak azaldu duenez, gaurko egunean 875 gipuzkoarrek aurkeztuko dute Errenta aitorpena modalitate honen bitartez, Ogasunaren bulegoetan. Gainera, pasa den ostirala izan zen mekanizaturako hitzordua hartzeko lehenengo eguna, eta egun hartan 12.710 txanda hartu zituzten herritarrek. Errenta kanpainari orokorrean begiratuta, diputatuak esan du “indartsu” hasi dela modalitate guztietan, eta “erritmo oso onean” doala.

Apirilaren 12an hasi zen Errenta kanpaina Gipuzkoan, orduan hasi baitzen proposamenak onartzeko epea, eta ekainaren 30era arte luzatuko da. Ogasunaren aurreikuspenen arabera, 382.000 aitorpen aurkeztu dira kanpainan, eta foru erakundeak 292 milioi euro itzuliko dizkie gipuzkoarrei, eta beste 273 milioi euro jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak