Bergarak eta UDAk jokatu duten partidua txarra izan da. Belarra astuna eta gogorra zegoen, eta bi taldeak galtzeko beldurrarekin irten dira berdegunera.
Bergara aurreratu da markagailuan, Ander Garmendiak sartutako golari esker. Baina, atsedenaren aurretik, berdindu du Aretxabaletak, Josu Aizpuruaren penalti jaurtiketa batekin.
Bigarren zatian egoera ez da aldatu. Aukera garbirik sortu barik, markagailua ez da aldatu. Gainera, bi taldeek hamar jokalariekin bukatu dute derbia.