EH Bilduren mahai politikoak zuzendaritzarako proposatutako plantxan dago Larraitz Ugarte

Xabier Urtzelai 2021ko api. 18a, 11:44

EH Bilduren Zuzendaritzarako Mahai Politikoaren proposamena aurkeztu zuten atzo Unai Urruzunok eta Ainhoa Beolak. Hala, aurkeztu duten plantxan Larraitz Ugarte dago, komunikazio zuzendariaren ardura izango luke oñatiarrak.

Hilabete hauetan zehar, EH Bilduko militanteak euskal ezker subiranistaren hurrengo urteetara ildo politikoa zehazten aritu dira. Bi txosten nagusi eztabaidatu dituzte: txosten politikoa eta antolaketa txostena. Eta, une honetan, bilkideek ponentzia horiei aurkeztu dizkieten zuzenketak eztabaidatu eta onartzeko fasean daude.

Testuinguru horretan, Bilkideek apirilaren 26tik 29ra bitartean aurkez ditzakete zuzendaritzarako proposatzen dituzten plantxak. Eta, EH Bilduren Mahai Politikoak aukeratu du dagoeneko kongresu honetan aurkeztuko duen plantxa. Plantxa horretan Arnaldo Otegi izango da koordinatzaile nagusi. Eta, Otegirekin batera, EH bilduko Mahai Politikoak honako hauek aurkeztuko ditu: Garikoitz Mujika, zuzendari nagusia; Pello Otxandiano, programako zuzendaria; Larraitz Ugarte, komunikazio zuzendaria; Sonia Jacinto, antolakuntza zuzendaria; Gorka Elejabarrieta, nazioarteko harreman eta politikarako zuzendaria; Ainhoa Beola, politika instituzionaleko arduraduna; eta Onintze Oleaga, udalgintzako arduraduna.

Aurkeztutako hautagaitzak onartu ondoren, bilkideek botoa eman eta EH Bilduren zuzendaritza politikoa osatuko duten pertsonak aukeratu ahal izango dituzte datozen lau urteetarako; maiatzaren 6tik 8ra bitartean izango da hori. EH Bilduren zuzendaritza berria maiatzaren 9an proklamatuko da.

EH Bilduren mahai politikoak zuzendaritzako proposatutako plantxa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak