Debagoienean ospitaleratzeen %42a koronabirusagatik da

Xabier Urtzelai 2021ko api. 17a, 12:21

Debagoieneko ESIk (Erakunde Sanitario Integratua) emandako datuen arabera Debagoienean ospitaleratzen dabiltzan herritarren %42a COVID-19agatik da. Hala, laugarren olatu honen aurrean gogorarazi dute prebentzio neurriak errespetatzea eta arduraz jokatzea dela eginbehar nagusia: "Eta, aztarnarien lanaren aurrean erabateko kolaborazioa eskatzen dugu".  

Debagoieneko ESIk egungo egoeraren gaineko datu gordinak azaleratu ditu. Laugarren olatu honetan Debagoienean intzidentzia metatuaren batazbestekoa 753ekoa da. Nabarmentzekoak dira Oñatikoa (1.357), Aretxabaletakoa (1.144), Eskoriatzakoa (901) eta Arrasatekoa (715). Pazienteen intzidentzia gorakada hau osasun zentro guztietan igartzen dabiltza, eta guztietan du eragina. Hala, urgentzietara doazenen %40a COVID-19agatik da, eta ospitalaratzeen %42a patologia horrexegatik da. 

Datu horien aurrean, Debagoieneko ESItik deialdia egin dute arduraz jokatzeko, oraingoz neurri eraginkor bakarra dela prebentzio neurriak errespetatzen jarraitzea, eta Zaintza Sareko taldearekin erabateko kolaborazioa egon dadila herritarren partetik, hau da, aztarnarien lana errespeta dezatela: "Euren esanak bete eta bakartutako kasuetan euren gomendioak jarraitzea ezinbestekoa da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak