Akordioa lortu dute Industrias Betikon eta bertan behera geratu da greba deialdia

Xabier Urtzelai 2021eko apirilaren 16a

Astelehenerako zegoen deituta greba mugagabea Bergarako Industrias Betikon, baina ELAtik adierazi dutenez bertan behera geratu da deialdia akordioa lortu dutelako. 

ELAren esanetan hilabeteak zeramatzaten enpresa hitzarmen duin bat berritzeko negoziatzen, Bergarako enpresako langileen beharrei erantzungo zion hitzarmena, alegia. Industrias Betiko enpresak 17 langile ditu gaur egun eta gehienek greba mugagabea babestu zuten batzar orokorrean. Bada, akordioa lortu dute eta bertan behera utzi dute greba deialdi hori. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak