Bergara eta Elgeta arteko errei bat itxita, istripu bategatik

Mireia Bikuña 2021eko apirilaren 16a

Motor batek eta bi autok izan dute istripua Cotones Agirrezabal enpresaren parean, 14:15 inguruan. Ondorioz, motor gidaria, zaurituta, Debagoieneko Ospitalera eraman dute. Elgetatik Bergarara doan erreia dago itxita, motorra bera jaso eta errepidea garbitu arte. Bitartean, tentuz gidatzeko eskatu du Trafiko Zuzendaritzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak