'Play-off'-etarako sailkatzeko bultzada dago jokoan derbian

Xabier Urtzelai 2021ko api. 16a, 13:11

2018ko derbiaren irudi bat.

Domekan –egunez aldatu dute partidua– bigarren dagoen Bergarak laugarren dagoen Aretxabaleta hartuko du Agorrosinen (16:00).

Bi jardunaldi geratzen dira Ohorezko Erregional Mailako lehenengo fasea amaitzeko, eta playoff-etarako sailkatzeko lehian Mondra dagoeneko jokoz kanpo geratu da. Hala, Bergara da, 10 punturekin, bailarako taldeen artean oraingoz aukera gehien dituena, eta aretxabaletarrek, 8 punturekin, oraindik ez dute amorerik eman.

Hala, bi talde horien arteko derbia izango da domekan, (16:00), Agorrosinen. Norgehiagoka publiko barik izango da, baina Goiena telebistak partidua grabatuko du, astelehenean Harmailatik saioan laburpena eskaintzeko.

Romero, Mondra zuzentzen

Mondrak etxean jokatuko du zapatuan (16:30), Urolaren kontra, baina, aurreratu moduan, bi talde horiek ez dute aukerarik hurrengo faserako sailkatzeko, eta talde arrasatearrean hasi dira aldaketak egiten eta lasaitasunez datorren denboraldia planifikatzen. Lehenengo aldaketa entrenatzailearena izan da; izan ere, Aste Santuan adierazi zuen klub zuri-moreak azken bi urteetan entrenatzaile lanetan ibili den Asier Olaizolak ez duela aulkian jarraituko. Oraingoz, Ander Romero kirol zuzendariak hartuko taldea zuzentzeko ardura. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak