Aste Santuetako oporretan ere, burubelarri ibili dira LEK-eko familiak erronka burutu nahian. Horren adierazgarri da, epe horretan jaso dituzten 300 argazkiak. Beraz, oraindik ere ikasle askoz gehiagok erronka amaitzea aurreikusten dute. "Gogoratu, 12 tontor igotzen duten guztiek beraien argazkiekin hornitutako diploma bat jasoko dutela erronka amaitu bezain laster. LEK-eko ikasturte amaieran aldiz, hau da, ekaineko lehenengo astean, mendizaletasunarekin loturiko sari berezi bat eskuratuko dute", adierazi dute LEK-eko ordezkariek. [Argazkiak hemen ikusgai].

LEK-eko kamiseta jantzita
Ekimenean parte hartzeko, honako ezaugarriak bete behar direla adierazi dute antolatzaileek: "LEK-eko kamiseta jantzita mendi tontor horietariko batetik argazkia bidali beharko diguzue koordinatzaileoi". Argazkian gurutzea, buzoia edo bertan dagoen bereizgarria ikusi beharko dira, eta ondoren emailez edo whatsappez bidali.
Hori horrela, 12 ikastetxe 12 tontor ekimen arrakastatsua, maiatzaren 24an amaituko dela komunikatu gura izan dute. "Astelehen horretan jasoko ditugu azkenengo argazkiak, beraz, azken esfortzua egitera eta falta zaizkizuen tontorren argazkiak lehenbailen bidaltzera animatzen zaituztegu. Bitartean, segi mendiaz familian gozatzen!".
Astean zeharreko saioak
Bestalde, bailarako herriak eremu gorrian sartu diren arren, Leintz Eskola Kiroleko astean zeharreko saioa aurrera darraite. Beti ere, ikasturte hasieratik ezarritako protokoloak beteta eta unean uneko segurtasun arau guztiak errespetatuta, ikasleak jarduera fisiko eta kirolaz gozatzen jarraitzen dute.