Debagoieneko Antzerki Plataformak debagoiendarren laguntza gura du

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 15a, 11:30

Debagoieneko Antzerki Plataformak, DAP, eskuartean darabilen proiektu "potoloa" aurkeztu gura die debagoiendarrei. Antzerkiak zein kulturak orokorrean eskain dezaketena herritar guztien artean eraiki gurako lukete eta horien iritzia ezagutzea derrigorrezkotzat jo dute. Horretarako prestatu duten galdetegia betetzera animatu dituzte Debagoieneko herritarrak eta argibideak emateko podcasta prestatu dute.

Proiektu garrantzitsua da eskuartean darabiltena DAPeko kideendako, D2030 egitasmoaren aterkipean kokatzen dena. Debagoieneko herritarren kultura kontsumitzeko ohiturak eta beharrak ezagutu gura dituzte eta haiekin batera etorkizunera begira jarri. Horregatik, prestatutako galdetegia betetzera animatu dituzte: "Galdetegia betetzen baduzue laguntza izugarria izango da guretzako!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak