Iaz baino 32,3 milioi euro gutxiago bildu ditu zergetan Foru Aldundiak

Uxue Igarza Loiola 2021ko api. 14a, 13:39

Martxora arteko zerga bilketa %3,8 jaitsi da aurreko denboraldiarekin alderatuta, eta nabarmentzekoa da datu horietan oraindik ez direla itxialdiaren eraginak islatzen; izan ere, konparaketa alarma egoera ezarri aurreko aldiarekin eginda dago.

Guztira 808,2 milioi euro bildu dira martxora arte Gipuzkoan, baina 2020ko martxora arte jasotakoa baino 32,3 milioi euro gutxiago dira. Sarreren arloan "beherakada nabarmena" izan dela azaldu du Aldundiak (%6koa) eta itzulketak ere jaitsi egin direla (%19,5).

Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zergari dagokionez, orokorrean, 5,2 milioi euro gutxiago batu dira (-%1,1) baina salbuespena da lan atxikipenen atala, izan ere, 7,9 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%1,9).

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, sarrera gordinak 0,8 milioi euro jaitsi dira eta itzulketak 1,1 milioi. Eta, bukatzeko, Aldundiak kudeatzen duen BEZaren zerga bilketa ere jaitsi da: 36,4 milioitan jaitsi dira sarrerak (-%9,9) eta itzulketek 23,8 milioi egin dute behera (-%19,4).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak