EKIN EMAKUMEAK ELKARTEA: JABEKUNTZA IKASTAROAK

Erabiltzailearen aurpegia Ekin Emakumeak elkartea 2021eko apirilaren 12a

JOSKINTZA ETA TAO IKASTAROAK. PLAZA LIBRE BATZUK ORAINDIK!!!

EKIN EMAKUMEAK ELKARTEAn jabekuntzarako ikastaroak martxan jarriko ditugu berriz ere eta PLAZA LIBRE BATZUK geratzen zaizkigu.

Ikastaroak JOSKINTZA eta TAO dira. 

JOSKINTZA ikastaroa:

Etxean, bazter batean, ahazturik duzun josteko makina hori martxan jarri nahi?

Gauza berriak sortzeko gogoz? Frogatzeko, ikasteko eta beste emakume* batzuekin denbora tartetxo bat partekatzeko gogorik?

Ekin Emakumeak elkartean duzu aukera paregabea.

PLAZAK:

Ostegunetan 16:30-18:30: plaza 1 libre.

Ostegunetan 18:30-20:30: 3 plaza libre.

LEKUA:

La Merced ikastetxea. 

TAO ikastaroa:

Zure burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipen bilakatu eta barne bakea lantzeko momentuan bazaude … ezin duzu ikastaro hau galdu!

PLAZAK:

Hilean behin, hileko lehen ostegunetan, 18:00-20:00etara: 6 plaza libre.

LEKUA:

La Merced ikastetxea.

ANIMATU,  FROGATU!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak