Garaipen garrantzitsua lortu du Burdinolak Tres Cantos taldearen aurka

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 12a, 08:42
Burdinola taldeko kideak. Argazkia: Agustin Ojanguren.

Espainiako ligan dihardu Burdinola Irristaketa Klubak, urrezko infantil misto kategorian. Eta zapatuan, apirilaren 10ean, Tres Cantos taldea 4 eta 3 hartu zuen mendean luzapenean sartutako golari esker.

Gogotsu ekin zion partiduari talde debagoiendarrak eta bosgarren minuturako gol bateko abantaila zeukan. "Jokoari dagokionez, ostera, oso parekatua, eta jaurtiketen kasuan Tres Cantos taldekoek Burdinolakoekin alderatuta bikoiztea lortu zuten", azaldu du Agustin Ojangunerek.

Lehen zatia bukatu baino lehen Burdinolak bigarren gola egin zuen, eta bazirudien partidua "ondo bideratuta" zegoela. Bigarren zatian, baina, Tres Cantosek berdinketa lortu zuen bi minututan. "Burdinolak egindako lan ona pikutara joan zen eta horrekin ez zen bukatu Burdinola taldearen zoritxarra. Bi minutu eta erdi falta zirela bukatzeko Burdinolak gol bat jaso zuen eta ematen zuen partidu osoan egindako lan onak ez zuela amaiera onik izango", dio Ojangurenek. Talde debagoiendarrak baina berdintzea lortu zuen eta partiduak bost minutuko luzapena izan zuen: "Urrezko golaren bila aritu ziren talde biak; lehen minutuan Burdinolak bost jaurtiketa jaso zituen jarraian, eta bi minutu eta erdira Burdinolaren gola iritsi zen, jokalarien zoramena eraginez".

Jokoan zeuden hiru puntuetatik bi izan ziren Burdinolarendako eta bakarra Tres Cantos talde madrildarrarendako.

"Maila handiko partidua jokatu zuen Burdinolak eta taldekide guztien lana azpimarratu behar da", adierazi du Ojangurenek. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak