Biharko lasterketan Debagoieneko kilometroak trantsiziokoak izango dira, ez dira erabakigarriak izango, ziklistek oraindik kilometro asko izango dituzte-eta Hondarribiara iritsi aurretik. Arlaban jaitsiko dute arratsaldeko lehenengo orduan, 13:20 inguruan, eta Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate saihesbidetik igaro ondoren Antzuolarako bidea hartuko dute Altos Hornosera iristeaz batera, eta Deskarga (14:05) igoko dute ondoren.
Zapatuan iritsiko da lasterketa ostera ere bailarara, eta hor 15:45 inguruan Elosu igoko eta ziklistak Gorlatik behera sartuko dira bailarara. Ondoren, Arraten amaituko dute erabakigarria izan daitekeen etapa.