Aldarrikapenez bete dira bailarako herrietako plazak eta balkoiak

Hasier Larrea 2021ko api. 4a, 16:09

Gaurkoa, iazkoa bezala, ezohiko Aberri Eguna izan bada ere, gutxienez herritarrak plazetan batu ahal izan dira abertzale sentimendua adierazteko. Euskal Herria Batera ekimenak deitutako 'Keinu Bat Batera' dinamikarekin bat egin dute 120 herrik, tartean bailarako guztiek.

Urteroko Pazko asteko domeka legez, Aberri Eguna ospatu da gaur Euskal Herrian. Segurtasun neurriak bermatzeko, manifestazioak egin beharrean bilkurak egin dira herrietako plaza nagusietan. Hala, eguerdiko 12:30ean euskal komunitateaz identifikatzen diren kantuak abestu dituzte herritarrek plazetan.

Sortuk "komunitate kohesionatu eta sendoaren beharra" azpimarratu du "independentzia aldarrikatzeko egun honetan". "Gure herriaren askatasunaren alde, demokraziaren alde eta herritar guztion bizitza duinen alde borrokan segituko dugula" gehitu du.

EAJk, bestalde, Bilboko Euskaldunan egin du agerraldi ofiziala. Landu behar diren esparruak "osasuna, ekonomia eta enplegua" direla defendatu du, jokoan "herri honen etorkizuna" dagoela gogoratuz. Autogobernua "finkatzea eta sendotzea" gaur inoiz baino garrantzitsuagoa dela adierazi du Andoni Ortuzarrek.

Erlazionatuak

Aberri Eguna, argazkitan

Irina Alvarez 2021 api 04 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak