Kolore txuriurdinez esnatu dira egunkarietako azalak

Hasier Larrea 2021ko api. 4a, 09:48

Irudiak: Berria, Diario Vasco, Noticias de Guipuzkoa, Gara.

Realaren poza, Athleticen tristura. Txuriurdinen alaitasuna eta lehoien amorrua. Txanponaren bi aldeak batzen ditu futbolak, eta atzokoan biderkatu egin ziren emozioak. Realaren ospakizunek hartu dute egunkarien protagonismoa.

Irudi garrantzitsu ugari utzi zituen atzoko final historikoak. Lehen momentu deigarria partida hasi aurretik gertatu zen, jokalariak berdegunera ateratzen ari zirela ukitu baitzuen garaikurra Iker Muniainek. Irabazi aurretik hori egitea madarikaziotzat hartzen da, eta ondorengo 90 minutuetan ikusitakoa aintzat hartuz, Muniainek are handiagoa egin zuen superstizio hori. Bere alde esan beharra dago txuriurdinen ospakizunak ikusten gelditu zela azken momentura arte zelaian, kiroltasun handia erakutsiz.

Beste une gogoangarri bat Imanol Alguazilen partida osteko ateraldia izan zen. Realeko entrenatzaileak bere taldearen kamiseta eta bufanda jarri zituen medioen aurrean, eta zaletu sutsuaren azalean jarriz, animo oihuak dedikatu zizkion Gipuzkoa osoari. Bere jokalariek argi izan zuten zein zen Kopa irabaztearen erantzule nagusia, eta ez zuten zalantzarik izan oriotarra guztien artean altxa eta zabukatzeko orduan. Aurretik, Illarramendik Felipe VI Espainiako erregearengandik jaso zuen 2020ko trofeoa, Realaren historian ondo gordeta geldituko den argazkian ikusten den bezala.

El Desmarque, Mundo Deportivo, Naiz, Marca.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak