Juan Jose Ansoategi arrasatear kooperatibista eta militante abertzalea zendu da

Hasier Larrea 2021eko apirilaren 3a

Argazkia: Naiz.

75 urterekin, gaixotasun neurologiko baten eraginez hil da Ansoategi. Fagor Taldearen lehendakaria izan zen urte luzez.

Frankismo garaian Ezker Abertzaleko militantea izan zen, HASIko kidea eta HBko mahaikidea 80ko hamarkadan. Klandestinitatean jardun zuenean  atxilotu egin zuten eta erbestean eman zuen hamarkada bat inguru, Arrasatetik kanpo. Bere sorterrian zinegotzi bezala ere aritu zen.

Kooperatiba munduan lan oparoa eta luzea egin zuen. Fagor Taldeko lehendakaria izan zen, besteak beste.

Arrasateko Sortuk doluminak eman dizkie sare sozialetan bere senide eta lagunei: "Militante apal bezain nekaezina, eskerrik asko, Esau, herria egiteagatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak