2021ean ere, Zegama-Aizkorririk gabe

Xabier Urtzelai 2021ko mar. 31a, 19:00
Korrikalari bat, 2015eko edizioan. (Argazkia: Zegama-Aizkorri)

Antolatzaileek atzo jakinarazi zuten erabakia: "Ekainaren 6an ospatu behar genuen Zegama-Aizkorriko XIX.en edizioa bertan behera geratzen da momentuko osasun egoera aztertu ondoren eta herritarrei, boluntarioei eta korrikalariei merezi diegun errespetuagatik. 2021ean ez gara elkarrekin egongo, baina Zegamak jarraitzen du" azaldu zuten. 

"Segurtasuma bermatzeko zailtasuna" izan da bertan behera uzteko kontuan izan duten argudioetako bat.

"Aurreko urteko hutsunea bete nahian, inoiz baina gogotsuago eta aldi berean ziurgabetasun handiagoarekin aritu gara lanean. Baina pasatakoak zerbait erakutsi badigu, ikusten ez denaren aurka borrokatzea oso zaila dela da. Guk geuk ere oraindik ondo ez dakizkigun eta uneko egoeraren arabera aldatzen diren arauekin aurkitu gara. Baina aurtengoan ere, ezin genuen denon segurtasuna bermatu".

Zaleekiko, korrikalariekiko, eta boluntarioekiko errespetua, izan da beste argudio bat:

"Egoera ikusita ez zaigu gehiegi kosta erabakia hartzea, ziurgabetasun momentu honetan segurtasuna bermatzea izan da gure hautua. Zegama-Aizkorri orain arte ezagutu dugun moduan ospatu behar ez badugu, ez dugu ospatuko. Inongo irabazi asmorik gabe antolatzen dugu kirol festa erraldoi hau eta gure herriari, boluntarioei eta korrikalariei merezi diegun gutxienekoa errespetua da".

Hala, 2020ko dortsalak 2022rak gordeko dituzte:

"Beraz, beste urte batez gorde egingo ditugu 2020an esleitutako dortsalak eta itxaron zerrendak eta horregatik, 2022an ere ez da aurre-izen emate eperik irekiko".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak