Lehiaketa

Zein taldek irabaziko du Errege Kopako finala?

Goiena 2021ko api. 1a, 14:33

Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finala apirilaren 3an jokatuko da. Egun hori iritsi bitartean Goienak debagoiendarren argazkiak eta apustuak jasoko ditu argazki galeria honetan.

Zein izango da Athletic-Reala finalaren emaitza? Bidali argazki bat zure taldea animatuz eta egin apustu! Emaitza asmatzen dutenen artean Errigorako saski eder bat zozketatuko da.

 

Hona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

  • Lehiaketan parte hartzeko argazki bat eta finalaren ustezko emaitza bidali behar da (Athletic-Reala).
  • Argazkia talde baten edota bien aldekoa izan beharko da: kamiseta jantzita, banderarekin...
  • Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte; argazki eta emaitza bakarrarekin. 
  • Whatsapp/Telegram (688 69 00 07) bidez bidali behar da ondorengo informazio:
    • Izen-abizenak.
    • Herria.
    • Argazkia.
    • Emaitza.
  • Argazkiak bidaltzeko epea: martxoren 26tik apirilaren 2ra arte –biak barne–.
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
  • Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
  • 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
  • Argazkiek originalak izan beharko dute.
  • Saria: Errigorako saskia.
  • Irabazlearen izena Goiena.eus-en jakinaraziko da apirilaren 5ean.
  • Saria jasotzeko Goienako eraikinera etorri beharko da irabazlea eta argazki bat atera sariarekin.
  • Argazki guztiak Goiena.eus atarian argitaratuko dira. Gainera, Goienaren gainontzeko euskarrietan ere agertu daitezke, hala nola, Goiena aldizkarian, Puntua aldizkarian, telebistan eta sare sozialetan.
  • Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.

 

Lege oharra

Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, lehiaketa honetako parte hartzaileek emandako datu pertsonalak Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako 2021eko Kopako finala fitxategian gordeko dira. Fitxategi horren jabea Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. da eta datu hauek ez zaizkie hirugarren pertsonei helaraziko.  Era berean, lehiaketa horretan parte hartzeak baimena ematen dio Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.-ri bidalitako argazkia edo argazkiak eta parte hartzailearen izen-abizenak ere Goienaren hainbat euskarritan argitaratzeko –Goienaren webgunean, Goiena eta Puntua aldizkarietan, Goiena telebistan eta, hala badagokio, Goienak profila daukan sare sozialetan– eta parte hartzailearekin Goienaren eskaintzen berri emanez harremanetan jartzeko.  

Goienaren Kopako finala lehiaketan parte hartzeak xede horretarako baimena ematea dakar. Horrez gain, lehiaketako parte hartzaile orok eskubidea dauka bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko. Hori egiteko, gutun bat bidali beharko da, sinatuta, helbide honetara: Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. Otalora Lizentziaduna 31, 20.500 Arrasate (Gipuzkoa); edo bestela, posta elektroniko bat bidali beharko da datuenbabesa@goiena.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak