Oñati
Oñatiko altxorrak ezagutzeko bisita gidatua
Ordubete inguruan herrigunetik zehar ibiliz Oñatiren historia eta ondare artistikoa ezagutzeko Oñatiko Turismo Bulegoak antolaturiko bisita-gidatua. Apirilaren 1, 3, 4 eta 5erako antolatu dituzte bisitak, eta 13:00etan eta 17:00etan izango dira. Erreserbak: 943 78 34 53/ turismo@onati.eus
Arrikrutz-Oñatiko kobak
Ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira egunero apirilak 1 eta 5 artean. Erreserbak: 943 08 20 00/ arrikrutz@onati.eus
Arantzazuko Santutegia
Arantzazuko eta basilikaren historia hobeto ezagutzeko bisitak martxoaren 27tik apirilaren 11ra arte izango dira; ordutegia: euskaraz: 10:30ean eta 15:30ean eta gazteleraz: 12:30ean eta 17:00etan. Erreserbak: 943 79 64 63/ infoturismo@debagoiena.eus.
Gomiztegi
Esanahi sinboliko oso berezia duen tokia da, bere balio espiritual, kultural eta paisajistikoagatik. Apirilaren 1ean eta 3an izango dira bisitak, goizeko 11etan. Erreserbak: 943 25 10 08 / 688 68 97 25/ info@gomiztegi.eus
Txokolatearen Interpretazio Gunea
Txokolate-ontzi zaharrak, ehogailuak, metateak eta kakaoa ehotzeko moldeak aurkituko dira Oñatiko Orbea Txokolategiaren egoitzara gerturatuz gero. Aste Santuan 11:00tik 13:00ra egongo da zabalik eta bisita gidatuak 17:00etan izango dira. Erreserbak: 605 76 35 95/ txokolateixia@hotmail.com
Bergara
Laboratorium museoa
Bisita gidatuak egingo dira museoan, eta gainera, 30 emakume ahaztezin erakusketa ere ikusgai egongo da. Aste Santuan eta Pazko Astean. Erreserbak: 943 76 90 03 / laboratorium@bergara.eus
- Apirilak 1, 2, 4, 5 eta 11: 10:00-13:00.
- Apirilak 3, 9 eta 10: 10:00-14:00/16:00-19:00.
- Apirilak 6, 7 eta 8: 10:00-14:00.
Bergarako Turismo Bulegoko bisita gidatuak
Bergara monumentala, Lorategi historikoak eta Museoa gidatua bisitatzeko aukera egongo da honako egunetan (11:00etan eta 12:00etan): apirilaren 1, 2, 3, 4, 5 eta 10. Erreserbak: 943 76 90 03 / turismoa@bergara.eus
Leintz Gatzaga
Gatz Museoa irekita egongo da apirilaren 1etik 11ra eta bisita gidatuak izango dira ondorengo orduetan: 10:00ak, 11:00ak, 12:00ak eta 13:00ak. Erreserbak: 943 71 47 92 / reservas@gatzmuseoa.com
Arrasate
Mendi ibilbide gidatuak (erreserbak: BAZ / 943 252 000):
- Ipar martxa (Udala-Besaide): Apirilak 5, 10:00etan.
- Galarrako Koba: Apirilak 4, 09:00etan euskaraz eta 11:00etan gazteleraz.
- Gongetako meatzeak: Apirilak 11, 09:00etan.
Arrasateko Udalak antolatutako bisita gidatuak (erreserbak: BAZ/ 943 252 000):
- Arrasate monumentala: Apirilak 1, 10:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz.
- Arrasateko industria ondarea: Apirilak 2, 10:30ean euskaraz eta 12:20an gazteleraz.
- Arrasateko udaletxea: Apirilak 3 eta 10, 10:30ean eta 11:30ean euskaraz, eta 10:45ean eta 12:45ean gazteleraz.
Eskoriatza
Ibarraundi museoa bisitatzeko aukera dago, Erdi Aro bukaerako jauregia. Jaiegunetan itxita egongo da, baina astegunetan 09:00etatik 13:00etara bisitatzeko aukera egongo da. Erreserbak: 943 71 54 53 / ibarraundi@eskoriatza.eus
Elgeta
Intxortako ibilbide gidatua
Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. Erreserbak: 943 79 64 63/ infoturismo@debagoiena.eus