Ontzi arinak ondo bereizten ikasteko kanpainari amaiera eman dio Debagoieneko Mankomunitateak

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 30a, 15:45

Antzuolan egindako saio batean, haurrak tailerrean.

Ontzi arinen edukiontzian topatu ohi diren hondakin ezegoki edo inpropioek suposatzen duten ingurumen kaltea eta galera ekonomikoa gizarteratu eta hausnarketa bultzatzeko asmoz, Debagoieneko Mankomunitateak Ondo bereiztua, asko aurreztua kanpaina jarri zuen martxan otsailaren 6an. Debagoieneko bailarako zortzi herrietatik igarota, martxoaren 27an Leintz-Gatzagan egin zen kale-ekintzen saioarekin amaitu zen kanpaina.

Zapaturo, udalerri ezberdin batean jarri den informazio puntuaren eta haurrei zuzendutako tailerren bitartez ohitura egokiak sustatu dira herritarren artean. Herriz herri antolaturiko jardueretan 558 herritarren partaidetza izan da: aurrez aurreko ekintzetara 496 herritar bertaratu dira eta 62 herritarren ekarpen zein proposamenak jaso dira online.

Parte hartzaileen artean zozketa

Aurrez aurreko jardueratan zein online parte hartu duten herritar guztien artean, 500 kotoizko poltsa eta soltean erosteko 1.000 zakutxo zozketatuko dira. Hala, Oihalezko poltsak erabiliz, plastikozko poltsak ordezkatu eta hondakinen murrizketa sustatuz. Era berean, kanpainan zehar banatu diren esku-orrien bitartez hondakinak modu egokian sailkatzeko informazioa luzatu zaie herritarrei.

Antolatzaileak saridunekin harremanetan jarriko dira saria udalerri bakoitzeko BAZ/HAZ puntuan jaso dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak