Arkume proiektuaren parte, zerbitzu emale gisa

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 29a, 19:57

Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak hainbat erronkarekin hasi du 2021.urtea, eta horietako bat Arkume proiektua da. Bertako okelaren kontsumoa sustatzen du proiektu horrek, "Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuaren lerro estrategikoarekin bat eginik".

Modu horretan, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak "sakrifikatu" egiten ditu hara iristen diren bildotsak, eta zatitze gelan prestatuondoren ontziratu, dagokion moduan etiketatuta. "Bertan, ondoren komertzializatuko diren pack-ak prestatzen dira, kontsumitzaileak hiru aukera izango dituelarik, kontsumo asmoaren arabera. Gainera, pack hauek etxean jaso ahal izango ditu kontsumitzaileak, kontsumo lokala bultzatzeko alternatiba ezberdinak eskainiz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak