Ane Zuazubiskar eta Urko Arregi bertsolariek sari bana lortu dute Osinalde sariketan

Aitor Martinez Gorosmendi 2021eko martxoaren 29a

Ane Zuazubiskar bertsotan, joan den zapatuan. Irudia: Youtube (Goierriko Hitza).

Zapatuan jokatu zen 49. Osinalde Saria, eta bertan, Ane Zuazubiskar arrasaterrak eta Urko Arregi oñatiarrak sari bana lortu zuten. Entzuleek Zuazubiskar aukeratu zuten bertsolari gogokoena, eta Arregik, berriz, bertsorik onenaren saria eskuratu zuen.

Gabiriako Andra Mari elizan egin zen leihaketa, eta bertan, Aztiri, Osinberde eta Argi-Berri sariketetan sailkatutako sei bertsolarik hartu zuten parte; hona hemen: Aroa Arrizubieta gasteiztarra, Urko Arregi oñatiarra, Ane Zuazubiskar arrasatearra, Ibai Amillategi gernikarra, Unai Izagirre azkoitiarra eta Gorka Pagonabarraga durangarra (Xabat Illarregiren ordez).

Ordezko moduan iritsi zen Gorka Pagonabarragak irabazi zuen sariketa. Entzuleen saria Ane Zuazubiskarrek lortu zuen, eta bertsorik onena, Urko Arregik zortziko txikian egindakoa izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak