Naturagune gehienak jendez bete dira, eta zirkulazio arazoak izan dira hainbat lekutan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mar. 28a, 16:55

Oñatiko Araotz auzoa gaur goizean.

Arantzazu, Araotz, Urkulu... naturagune ugari daude Debagoienean eta jende asko gerturatu da gaurkoan. Zirkulazio arazoak ere sortu dira. Esaterako, eta atzera ere zabalik badago ere, Arantzazurako bidean zirkulazioa etenda egon da 11:30etik 14:00ak bitartean.

Oñatiko udaltzaingotik adierazi dute dauden aparkalekuak baino askoz ere auto gehiago heldu direla gaur Oñatiko hainbat eremura.  "Leku danak autoz gainezka egon dira eta pilaketak egon dira bereziki Arantzazun, Araotzen, Urtiagainen, Gomiztegiko sarreran, harrobian...".

Hainbat faktorek izan dute eragina, tartean eguraldi onak, Erramu Domeka izateak eta kasu askotan jendea jai egunak hartuta egoteak. Oñatiko bazterrak ez ezik Aretxabaletan ere jende eta autokarabana ugari dago Urkulun.

Arantzazurako bidea itxita egon da

Auto pilaketak ikusirik Ertzaintzak erabaki du Arantzazurako bidea ixtea. Azkoagainen itxi dute eta zirkulazioa etenda egon da hainbat orduz. Une honetan, atzera ere, zabalik da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak