Kurtzebarri magalean min hartu duen mendizalea ospitalera eraman dute

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko mar. 28a, 14:02

Istripua izan duen tokian artatu dute mendizalea.

Eskoriatzako Mendiola auzoan, Kurtzebarri mendiaren magalean, gizon bat erori egin da  gaur goizean eta buruan kolpea jaso du. Larrialdi zerbitzuetakoek deia jaso eta istripua izan den tokiraino hurbildu dira. Ertzaintzaren esanetan gertaera larria ez da izan baina jaitsi ezinik geratu da mendizalea. Ondorioz, helikopteroa eta Ertzaintzaren ibilgailuak gerturatu dira jaisteko. 

Min hartu duen tokian artatu dute lehenengo gizonekoa eta, ondoren, helikopteroz eraman dute ospitalera azterketa sakonagoa egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak