10.335 proba diagnostiko egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian. Aurreko egunean baino ia 2.517 gutxiago; 8.042 egin ziren EAEn eta 2.293 Nafarroan.
Horietatik 594 izan dira positiboak, aurreko egunean baino bi gehiago. Lurraldez lurralde 77 positibo berri izan dira Araban, 186 Bizkaian, 201 Gipuzkoan eta 127 Nafarroan. Aurreko eguneko datuekin alderatuta lurralde guztietan egin du behera positibo kopuruak –probak ere gutxiago egin dira–, kenduta Gipuzkoan non atzo baino bi kasu gehiago atzeman diren. Gipuzkoa da, gainera, positibo kasu gehien erregistratu dituen lurraldea.
Honenbestez, intzidentzia tasak dira: EAEn %5,8 eta Foru Erkidegoan %5,5.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn eta zazpi Nafarroan. Guztira, 107 pertsona daude ZIUn; 88 EAEn eta 19 Nafarroan.
EAEko udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.