EAEko lurralde historikoen arabera, 108 positibo izan ziren atzo Araban; 283, Bizkaian; 199, Gipuzkoan; eta beste erkidego edo toki batzuetan, bi.
Foru Erkidegoari dagokionez, atzo pertsona bat hil zen COVIDarekin. Nafarroako ospitaleetan, gaur egun, 91 lagun daude denera koronabirusarekin, aurreko egunean baino lau gutxiago.
Debagoieneko herririk ez 400dik gorako intzidentziarekin
Gaur ezagutu da EAEko ze udalerri egongo diren perimetralki itxita astelehenetik aurrera, eta zerrendan ez dago Debagoienekorik –hemeretzi dira denera–. Apirilaren 6an egingo dute hurrengo berrikuspena, eta orduko datuak 7an eramango dira praktikara.