Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2021eko dirulaguntzak aurkeztu ditu SPRI taldeak Garaian

Hasier Larrea 2021ko mar. 24a, 13:05
Aitor Urzelai SPRIko zuzendari orokorra, Garaia Parke Teknologikoan azalpenak ematen. (Argazkia: Garaia)

 Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko erakundeak 2020an aurkeztu ezin izan zuen programa aurkeztu du gaur Garaia Parke Teknologikoan. "Aurten enpresa eta langileei zerbitzua emateko baliabide eta esfortzuetan buru-belarri" jardun dutela adierazi du Aitor Urzelai SPRIko zuzendari orokorrak.

"Pandemia ahalik eta egoera onenean kudeatzeko eta etorkizunera begira posizio onean egoteko" asmoz, ETEei zuzendutako 2021eko dirulaguntzak aurkeztu ditu gaur goizean Euko Jaurlaritzako SPRI taldeak. "Zailtasunak zailtasun, denon esfortzuari esker poliki-poliki euskal gizartea aurrera" doala eta datozen hilabeteetan egoerak "hobera joateko esperantza" dutela adierazi du Aitor Urzelaik.

Guztira 433 milioi euroko dirulaguntza onartu du SPRI-k euskal enpresa txiki eta ertainei eskaintzeko, eta beste 10 milioi euro inguru ere onar ditzake datozen asteetan. Laguntzok berrikuntza arlora, industria garapenera, eraldaketa digitalera, nazioartekotzera, ekonomia zirkular eta ingurumenera eta trantsizio energetikora dedikatzen diren enpresek eskatu ahalko dituzte. 

Dirulaguntzak emateaz gain, "baloreetan oinarritutako zerbitzuak" ere eskaintzen dituztela aipatu du Javier Mujika eraldaketa digitalerako arduradunak.

Aurten atal berriak sortu dituztela eta iaz baino baliabide gehiago emango dituztela nabarmendu dute SPRIko arduradunek Garaian egindako prentsaurrekoan. 

SPRI taldearen webgunean dago informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak