Gaur egin dute Keinu Bat Batera izeneko ekimen honen aurkezpena, eta bertan Euskal Herriko 44 lagunek sinatutako adierazpena irakurri dute.
[Adierazpena eta sinatzaileen zerrenda ikusteko, egin klik hemen]
Horrez gain, aurkezpen bideo bat ere egin dute motorrak berotzen joateko.
Apirilaren 4ra begira hiru kantu proposatu ditu herri ekimenak, Euskal Herria "batzen" dutelakoan:
- Gernikako Arbola
- Txoria Txori
- Ikusi Mendizaleak
Hala ere, herritarrei Euskal Herriarekin batzen dituen edozein kanta proposatu eta plazetan kantatzeko deia egin diote, "helburua, guztiok batuko gaituen ekimena egitea delako".
Bestetik, Aberri Egunean leiho eta balkoiak ikurrinaz eta nafar ikurrez apaintzeko deia ere egin dute. Behar duenak, www.aberrieguna2021.eus webgunean erosteko aukera izango du.