Maite Berriozabalek jardungo du gai-jartzaile lanetan eta Eli Pagola eta Rosi Lazkano bertsolariak ere izango dira oholtzan.
Hona hemen Beñat Gaztelumendik Getariako Bertso Eguna aurkezterakoan esandakoak: "Isolamendu garaietan ere josi egiten gaitu bertsoak. Elkarrengana josi. Komunitatera josi. Eragiteko josi. Askatzeko josi. Joskuretatik Bertso Egun bat osatuko dugu Getarian. Bertsolaritzaren baitako formatu, bertsokera eta gorputzak josiz osatuko baitugu emanaldia. Oholtza gaineko elementuak elkarrekin korapilatuz. Oholtza eta oholtzatik kanpokoa hurbilduz. Bertsotan aritzea ez baita bakarkako lana: elkarrekin, elkarrengandik eta elkarrentzat aritzen gara bertsotan, eta lotzen gaituen horri erreparatuz, ordu eta erdi pasatxoko emanaldia josiko dugu martxoaren 27an".
Hirugarren Bertso Eguna Hazparnen izango da, maiatzaren 22an, eta emanaldi horretarako sarrerak ere eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.