Etzegarateko kanonak indarrean jarraituko du ibilgailu astunentzat

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 22a, 11:33

Lurraldeko ahalmen handiko errepideak mantentzeko "finantzaketa-modu bideragarri bakarra" dela argudiatuta, A-15 eta N-1 errepideetako bidesariak mantentzea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

7/2016 Foru Araua baliogabetzen zuela-eta, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra egin zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Aldundiak, baina Auzitegi Gorenak ez zituen kasazio-errekurtsoak onartu. Halere, gaur Aldundiak jakinarazi duenez, A-15 eta N-1 errepideetako bidesariek indarrean jarraituko dute ibilgailu astunentzat, foru-rauari jarraiki.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu du Auzitegi Gorenaren eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak ez dutela "zalantzan jartzen" bidesarien ezarpena, ezta horien bidez Zuzentarauan jasotako kostuak "berreskuratu ahal izatea" ere: "Ez du ezer esaten aplikazioa eragin duten egoera juridiko indibidualizatuei buruz, eta ez du eskubiderik aitortzen". Bestetik, gehitu du kanonak ez dituela kamioi-gidariak "diskriminatzen": "Zeharkatzen duten eremuaren orografiaren ondorioz, kontserbazio-kostu handiagoa eskatzen du".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak