Realaren eta Athleticen partidu egunean, Gipuzkoako jendea hurbil sentitzeko asmoz, Gurekin kanpainaren baitan, harremanetan jarri dira Realekoak Gipuzkoako udaletxeekin. Realaren autobus ofiziala lurraldean zehar ibiliko da gaur eta bihar udalerrietako banderak hartzen, eta Realarenak uzten, kanpainarekin bat egitea erabakitzen duten herrietan. Udalek udaletxeko balkoian jarriko dute talde txuri-urdina babesteko oihala.
Realeko autobusaren etorrera herriz-herri:
- 14:10 Bergara
- 14:50 Leintz Gatzaga
- 15:05 Eskoriatza
- 15:15 Aretxabaleta
- 15:30 Arrasate
- 15:50 Oñati
- 16:30 Antzuola
- 17:00 Elgeta
Autobusak herrietan geldialdia egin, eta, bandera trukaketa egingo dute, soilik.