Arnasguneak deitzen zaie euskarak arnasa aske hartu dezakeen herriei; hau da, euskaraz modu naturalean bizi daitezkeen udalerriek dute arnasgune izendapena. Eta hain zuzen ere, bertako herritarrei zuzendutako kanpaina aurkeztu berri dute; hilaren 22an hasi, eta maiatzaren 16ra bitarte egingo dena.
Sustatzaileen esanetan, arnasgune diren herrietan "euskara da nagusi", baina horrek ez du esan nahi hizkuntza-ohituren inguruko "kezkarik" ez dagoenik: "Ekimenaren helburua da arnasguneetako herritarren hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitea".
Hala, udalerri euskaldunetan –eta euskararen arnasguneetan– hizkuntza-ohiturei lotutako zortzi egoera landu dituzte bideo laburren bitartez: "Bideo bakoitzak egoera bat irudikatzen du eta kanpainaren asmoa da egoera horien inguruko sentsibilizazio lanketa bat egitea sare sozialen bidez" . Aurreratu dutenez, besteak beste, arnasguneetako pertsona erreferenteei egindako elkarrizketak dira bideoen muina.