Eskaintza zabala Debagoienean; 500 ohe baino gehiago turismora bideratuta

Jone Olabarria 2021ko mar. 18a, 19:09

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean mugikortasuna onartu ostean, bailarako turismo sektorean hasiak dira horren ondorio positiboak jasotzen. Hotel eta landetxeen aktibitatea "baxua" izan da konfinamendu perimetralaren eraginez, baina mugikortasun neurri berriekin eta datozen asteetako jai egunekin "itxaropentsu" agertu dira.

Bailarako herrietan alojamendu mota ugari eta denen gustukoak aurki daitezke. Debagoieneko Mankomunitateko Turismo sailak helarazitako datuen arabera 2020ko udaran 720 bat ohe zeuden bailaran, turismora bideratuta. Azken datuen arabera baina, apur bat egin du behera kopuru horrek.

Egun, 550 ohe inguru Debagoienean

Kontuan izan behar da 100 lagun baino gehiagorendako lekua duen Arantzazu Santutegia hotela ez dagoela turismoarentzat zabalik, COVID-19a duten pertsonentzat edo konfinatuta egon behar dutenentzat zerbitzua eskaintzen du une honetan. Era berean, Arantzazuko aterpetxeak eta beste hainbat landetxek ez dute alojamendua eskaintzen gaur gaurkoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak