Errege Kopako finala jendaurrean joka daitekeen aztertuko dute bihar

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 17a, 16:33

Athleticek eta Realak 2020ko Errege Kopako finala jokatuko dute Sevillan apirilaren 3an, eta hasiera batean, partida ikuslerik gabe jokatzekoa bazen ere, bihar hartuko dute behin betiko erabakia.

La Cartuja futbol-zelaiaren edukieraren %30a betetzeko proposamena egin du Andaluziako Juntak, eta hain zuzen ere, hori aztertuko dute bihar Espainiako Futbol Federazioak, Athleticek eta Realak.

Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, Juntak egindako proposamena ez da "arrazoizkoa": "Ez dirudi hau unerik egokiena denik jendea futbol-topaketa batera gonbidatzeko, herritarrei San Josen eta Aste Santuan zainketak zorroztea eskatzen ari garenean".

Dena den, proposamenari argi berdea emanez gero ere, sarrerak Sevillan bakarrik egongo lirateke salgai, eta EAEn bizi diren zaleak ezingo lirateke bertaratu, indarrean dauden neurriak direla-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak