983 milioi euroko aurrekontua onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 17a, 13:55

Iazko aurrekontuak baino 68 milioi euro gehiago ditu gaur onartu duten 2021eko aurrekontuak; hots, %7,4ko igoera izan du. Bestetik, aurrekontuaren ia erdia gizarte politiketako departamentura bideratutakoa dela aurreratu dute.

983 milioi euroko aurrekontua izango du Aldundiak, eta zenbateko hori lortzeko, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan adostutako defizit-ahalmena baliatu duela azaldu du.

Aurrekontuaren xehetasunei dagokienez, gizarte politiketako departamentuak 418,6 milioi euro izango ditu (inoizko zenbateko handiena). Markel Olano diputatu nagusiaren arabera, "adineko pertsonei arreta ematea" eta "bazterkeria arriskuan dauden pertsonen lan munduratzea" izango dira lan-ildoetako batzuk. "Foru Aldundiak tresna sendo bat izango du eskura, osasun, gizarte eta ekonomia krisialdiaren ondorioei eraginkortasunez aurre egin ahal izateko eta, gizarte kohesioa babestuz pandemiaren eragina gainditzeko", gehitu du.

Bestetik, Ekonomia Sustapeneko departamentuaren aurrekontua 115 milioikoa izango da, eta Etorkizuna Eraikiz-i lotutako proiektu estrategiko nagusiek 35,7 milioiko zuzkidura jasoko dute: MUBIL, Adinberri, Naturklima eta Elkar Ekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak