Moldeen fabrikazioari buruzko ikastaroa emango du Mondragon Goi Eskola Politeknikoak

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mar. 17a, 12:35

Eskualdeko profesionalen enplegagarritasun-gaitasunak hobetzeko asmoz, Lanbidek, Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin elkarlanean antolatu du ikastaro hau.

Pieza polimetrikoak eta aleazio arinak ekoizteko moldeak fabrikatzeko ikastaro hau langabetuentzat zuzenduta dago batez ere, baina baita jardunean dauden profesionalentzat ere. Arrasaten emango da ikastaroa gazteleraz, 14:30etik 19:30era, eta martxoaren 23an hasi, eta azaroaren 19an bukatuko da. Guztira 15 leku egongo dira eta aurrez aurreko eskolak izango dira.

Ikastaroaren helburua honako gai hauetan trebatzea izango da: moldeen diseinua; moldeen fabrikazioa planifikatzea; moldeen osagaiak egitea, eta moldeen funtzionaltasuna eta osagaiak doitzea, muntatzea eta egiaztatzea. Praktika profesionalak badaude ikastaroan, eta horrela, parte-hartzaileak saio teorikoak, ariketak, eta praktikak egingo dituzte tailer eta laborategietan.

Ikastaroa Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dute oso-osorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak