Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Kanpanzarren, N-636, errepidean 07:50etan, Elorrion, Arrasaterako bidean, eta Segurtasun Sailak adierazi duenez autoko gidaria arinki zauritu da. Autotik irten ezin zuela eta suhiltzaileak bertaratu dira gidaria ibilgailutik ateratzeko. Trafikoa bi norabideetan itxita dagoela adierazi dute larrialdi zerbitzuek sare sozialetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.