Goienagusik datozen bi hilabeteetarako antolatu duen programaren berri eman du

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mar. 15a, 17:11

Apiril eta maiatzerako zehaztutako hitzaldiak ugariak dira eta askotariko gaiak jorratuko dira bertan, besteak beste, euskal dantza, elikadura, Mondragon Esperientzia kooperatiboa, latinoamerikar literatura, eta Bebop eta Jazz musika generoak. 

Arrasaten –Kulturaten– eta Bergaran –Seminarixoan– egingo dira hitzaldi guztiak, eta egutegia, hizlarien zerrendarekin batera, eskuragai dago dagoeneko:

  • Apirilak 12, Arrasaten: Titare baten ibilbidea (Amaia Albes, Goi joskintzaren deiseinatzailea)
  • Apirilak 14, Bergaran: ¿Por qué comemos lo que comemos? (Bittor Rodriguez Rivera, EHUko Farmazia Fakultateko irakasle eta ikertzailea)
  • Apirilak 19, Arrasaten: Mondragon Esperientzia Kooperatiboa: Utopia baten praktika (Josu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore ohia)
  • Apirilak 21, Arrasaten: Oda a la Fábrica abandonada (Iñaki Uriarte, ondarearen kontserbazioan aditua den arkitektoa)
  • Apirilak 26, Arrasaten: Zilarrezkoa haria: bizitza aldatzen dizun deia (Myriam López Ansorena, Nagusilan-eko teknikaria)
  • Apirilak 28, Bergaran: Jazz: BEBOP, 40ko hamarkada (Jon García del Val, Arrasate Musikaleko irakaslea)
  • Maiatzak 3, Arrasaten: Preboom de la literatura latinoamericana III (Jose Domingo, filosofian eta psikologian lizentziatua)
  • Maiatzak 5, Arrasaten: Euskal Dantza, gorputzaren euskara (Oier Araolaza, antropologoa eta dantzaria)
  • Maiatzak 10, Arrasaten: Preboom de la literatura latinoamericana IV (Jose Domingo, filosofian eta psikologian lizentziatua)
  • Maiatzak 12, Bergaran: UNED-BERGARArekin lankidetzan: la vacuna filosófica para un tiempo complejo (Txetxu Ausín, zientzialari titularra CSICeko Filosofia institutuan)
  • Maiatzak 17, Arrasaten: Nairobitarra (Iosu Iztueta, bidaiaria)
  • Maiatzak 19, Arrasaten: Euskal Herria ezagutzen: Baztan bailara (Irteera Kulturalaren Batzordea)
  • Maiatzak 24, Arrasaten: Mugimendu modernoaren lengoaia. Donostiako Nautikoaren adibidea (Mireia Roca, Arkitektoa eta EHUko irakaslea)
  • Maiatzak 26, Bergaran: ¿Por qué Elkano regresó por Oriente? (Daniel Zulaika, Historian graduatua eta Elkano 500 fundazioko aholkularia)
  • Maiatzak 31, Arrasaten: Batzar Orokorra (Goienagusiko zuzendaritza batzordea)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak