Martxa onean hasi da Zaporeak taldearen esne bilketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mar. 12a, 19:09

Zaporeak taldeko boluntario bat esne kaxa batekin, gaur, Arrasateko Hiper Eroskin.

"Ziur gaude debagoiendarrek ederto erantzungo dutela". Itxaropen hori dauka Zaporeak taldeko boluntario Xabi Gesalaga oñatiarrak gaur, martxoak 12, abiatu duten Lesboserako esne bilketa kanpainari begira. Errefuxiatuei begirako otorduak osatzera dator esnea eta iraungitze-dataren arabera sailkatuko dituzte herritarrek emandako esne kaxak: "Kanpaina gaur hasi dugu eta martxa onean doa".

Arrasaten, Aretxabaletan, Antzuolan eta Aramaion egingo dute zapatuan zehar ere; esandako moduan, Lesbosen dauden errefuxiatuei bidaltzeko esne osoa bilduko dute, brik formatuan eta iraungitze data luzekoa izan behar da,.

Zapatuan 09:00etatik 14:00etara izango dute herritarrek esnea emateko aukera. Arrasaten Hiper eroskin (Musakola auzoan) egongo dira, Aretxabaletan Eroskin,  Aramaion Kintelena dendan eta Antzuolan Amaia dendan, Aixa frutategian eta Eroskin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak